H

ace algo menos de 4 años ,después de dar a luz por primera vez,un postparto complicadito y aún arrastrando los dolores del alma tras la muerte de mi padre una muy buena amiga me invitó a conocer a Joxe Mari.
Era pelín reacia a estas cosas pero mi confianza en ella me llevó a hacerlo….
Aún recuerdo mi nerviosismo, mi cabreo inicial cuando de espaldas a mí, anotaba cosas en silencio. Y yo pensando que estaba haciendo sus cosas, vamos, que se había olvidado de que yo estaba allí.

Después comenzó a hablarme, a relatarme cosas que era imposible que pudiera saber… Estaba hablando con mi padre!!!!!!!
 Fue un momento… La verdad es que se me hace imposible plasmarlo con palabras…

Me enseñó que las almas siguen unidas. Que eso nunca muere!!

Finalmente me abrazó, como si lo estuviera haciendo mi propio padre… 
En él veo pureza, veo verdad, veo bondad y una generosidad infinita al prestarse a ayudar a la gente, aunque de primeras algun@s como yo no creyéramos o confiaríamos demasiado.
 Si me paro a pensar mucho, la verdad es que acojona un poco, para qué mentir. Por eso prefiero no usar tanto la cabeza y dejar que entre en mi corazon. Mila mila esker Joxe Mari !!!!
 Zaitu bihotz politt hori!!!!!

 

23 / 10 / 2016

Anita

H

itz batean esanda, IZUGARRIA!
Bizitzeko ilusioa galduta iritsi nintzen Joxe Marirengana duela 5 urte t´erdi eta ikustekoa da zenbat lagundu didan urte guzti hauetan eta laguntzen didan gaur egun, ni neu izaten. Esker onak besterik ez ditut zuretzat Joxe Mari! Urte askotarako!

 

2016 / 09 / 13

Aitziber Aranguren Errasti

J

ose Mari representa un antes y un después en mi vida. Ahora, miro con entereza la locura psiquiátrica de ingresos y diagnósticos. Con él, he atravesado puertas inusitadas en el camino hacia la sanación. Mil gracias por tu llave maestra.

 

26 / 11 / 2016

Asier Blanco Gómez

J

oxe Mari duela 9 urte ezagutu nuen Azpeitiko kontsultan, aurreneko momentutik sorpresa handia hartu nuen 26 urteko mutiko gaxte eta irrifartsu bat topatzean, izen horrekin eta zer egiten zuen entzunda atton serio bizar txuridun bat imaginatzen bait nuen.

Une hartatik aurrera zeozer berezia sentitu nuen berarekiko eta lagun, maisu, bidai lagun, psikologo, pediatra….bihurtu da gure familian. Berarengandik entzundako hitzak momentu horretan beti dira apropos eta beharrezkoak 9 urte eta milaka bizipen…gaziak, gozoak eta kolore eta intentsitate ezberdiñetakoak:

– Aurreneko kontsultan etzatearekin batera, nere attonan mezu batzuk eman zizkidan eta egia esan harrittuta geratu nitzan, izan ere duela 9 urte nik ez bait nuen horrelako beste esperientziarik eduki.

– Beste batean, lau egunetara haurdunaldiko testa egiteko aholkatu zidan eta handik 8 hiletara gure printzesatxoa besoetan genuen.

– Gure familiko estruktura adierazteko erabiltzen dituen potetxoekin ere makina bat bizipen eduki ditugu.

– Kontsulta amaierako besarkada beroak, bukaerarik ez duten senitartekoen besarkadak dirudite.

Persona, bikote eta familia bezela hazten lagundu digu.
Eskerrikasko bihotz bihotzez zaren bezalakoa zarelako eta gure trenaren parte zarelako.

 

2016 / 11 / 28

Miriam

O

rain dela 6 urte ezagutu giñen Azpeitiko kontsultan, egun hartatik nire pentsatzeko era aspektu askotan aldatu zen, baiña bada etapa bat, orain 5 urte, nire bizitzan markatu ninduena, nire aitak utzi gintuen, Abenduan gaixotu zen eta urtarrilaren bukaeran hil zen, denbora gutxian.

Emozio asko bizitu ditugu eta gogorrak baiña zuri esker heriotzaren ondoren energia geratzen dela erakutsi didazu eta asko lagundu dit, nire amari gehiago kostatzen ari zaio baiña pixkanaka pixkanaka ari da “superatzen”.

Nire aitarentzat oso garrantzitsua ziñen eta seguru ala izaten jarraituko duzula, Jose Mª.

Beti eskertuko dizugu, dizut zure eskuzabaltasuna, momentu gogor horietan lagungarri izatea eta parte hartu izana.

Espero dut denbora luzean elkarren berri izatea, gure etxeko parte sentitzen zaitugu bihotzez.

MILA, MILA ESKER!
BESARKADA HANDI, HANDI BAT
SEGI HORRELA!

 

2016 / 10 / 19

Maite

B

ehin batean ba zen , emakume bat, NI. Betidanik hortz ustelak, okerrak, flemoiak…… 8 edo 9 urtetatik dentistetatik irten gabe. Halako batean gutxi-gora-behera fundak jarri eta itxurantzean zirudiena, hamar urtetan pikutara joan zen. Aurreikusitako denbora baino gutxiagoan. Jada etsita pentsatu nuen kastainolak jarri eta kito. Baina hau esatea baino egitea zailagoa denez, zenbait terapia alternatibo eta dentista ezberdinetan aurrekontuak eskatu nituen. Inplanteak, kastainolak, denetatik. Aukera guztiak aztertu eta ongi begiratu nahi nuen.

Ba zen dentista bat ahoa ahalik eta bide naturalenak erabiliz tratatzen zuena osteopatiarekin elkarlanean. Beraz berak zirudien kandidaturik egokiena lan hau egiteko. Honen iritziz kontutan harturik nire historia eta ahoaren egoera, kastainolak ziren egokienak.

Kuriosoa azken kontsultan proposamena jaso nuenean, nire hilabete gutxiko haurra inoiz ez bezala negarrez hasi zela. Amonarekin lo utzi nuen kotxean ni kontsultan nengoen bitartean. Amak haurra ezin lasaituta kontsultara ekarri zidan. Kontsulta barruan ikaragarri kosta zitzaidan haurra bere onera ekartzea; besotan, titia emanez ez zen lasaitzen. Lasaitu zenean, dentista emozionatuta hirugarren begira begiratzen ziolako haurrak. Ze ikusten didazu esaten zion, “jo que pasada” nola begiratzen didan….. Zirujauak bera sorgin xamarra ote zen aipatu zuen, baina ni guztiz kezkatua. Ez zen normala. Haurrak argi adierazi zidan, Hauekin Ez. Hala ote zen? Hauek ziren errespetatzen zutenak, naturalak …. Ingurukoek ama, gizona e.a. esaten zidaten ain gazte izanik inplanteak jartzeko.

Ba kontuak horrela zurrunbilo horretan Joxe Marirekin txanda iritxi zen. Hau bai SORGINA. Fede haundia dut beragan. Hurbilekoa, xumea, txorakeria gutxikoa, erreza…. Betiko moduan berriketan jardun eta dena ondo kontatu ondoren, nahiz eta Joxe Mari berak ere pentsatu kastainolen aukera aterako zela, hara nola inplanteen aukera. Dentista non zegoen ikusi zuen. Dena kontrastatu genuen eta Donostiko planoa oso ongi ez du agian menperatzen edo ba zen gauza hobeto ajustatzeik baina tira argi zegoen inplanteen aukera zela onena. Joxe marik maxilofacial baten aurrekontua onartzeko gomendatu zidan, inplanteak. Honek emandako tratamendua eta botikak ere aztertu genituen. Baten bat ordezkatzeko gomendatu zidan eta Aurrera; dena zegoen alde. Garaia ere primerakoa. Azaroa, gorputza lo hartzear denean ebakuntza egin eta udaberrian ongi loratzeko. Denak ongi kointziditu zuen. Perfeto.

Zita batzuk aurreikusi zizkidan ebakuntza aurretik nire hortzetako memoriak garbitzeko eta beste batzuk ondoren gorputzak inplanteak onartzeko. Zita hauetako batean berak hanka puskatua zuenenez ez zuen kontsultarik pasatzen ez Zumaia eta ez Azpeitian eta Elorriora joan behar izan nuen.

Kuriosoa bidaia, gasolio gutxi eta larri iristeko, han errez bilatuko nuelakoan kosta. Nik nuen helbidean, etxe bat ageri zen. Kaleko norbaitei galdetu eta ez zekien ezer. Joxe Mari izeneko sorgin bat Elorrion? …. Emakumea harrituta. Halako eminentzia herrian eta ez zuten ezagutzen? Sinesgaitza zen niretzat. Gainera esaten nien; bai, Azpeitiarra. Eztira ba Azpeitiar asko biziko Elorrion, pentsatzen nuen nire baitan. Tira, txirrina jo nuen nik nuen helbideari zegokion etxean. Gizon bat atera zitzaidan. Hor al da Joxe Mari? Ezetz. Baina galdera egin ondoren eta … halako batean esan zuen a bai masajista. Masajista….? Nik ba nekien masajeak ere ematen zituela baina harritu ninduen. Ez nion nik inoiz masajista deituko Joxe Mariri baina…. Ba, hark esandako lekura joan eta bingo. Bai horixe. Han zegoen Joxe Mari. Agurtu eta dena kontatu nion. Nik hori egiten bait dut. Berak irribarre.

Egun hartan memoriak garbitzea tokatzen zen. beldur nintzen nire oroitzapen denak ezabatuko ote zizkidan. Nire haurtzaroa desagertuko ote zen. Bai zera, ez. Maila energetikoan zen dena. Uf baina ze ikusiko ote du. Askotan nahiago ez pentsatu. Ai ama! Nire sekretu denak airean. Dena den berak patxada transmititzen du. Esan zidan ikusten zuen dena ez zidala kontatuko. Ja!!! Pentsatu nuen. Ufffff….. esanguratsuena edo zerbait argitzeko behar zuena bakarrik. Azkar pasatzen omen ziren bizipenak. Ai ama nire bizitza osoa…. Ja, ja, ja Eta zenbaiten artean, ondorengoa atera zen.

– Nor zen okina zure etxean.
– Okina???? !Gurean inor ez. Denak arrantzale eta sare konpontzaileak.
– Ba nik hemen haur bat eta esku batzuk labetik ogia ateratzen ikusten ditut.
– Haaa. Hori ni eta amona, haurra nintzela greba orokor luze xamar bat egon zen eta amonarekin ogia egin nuen. Kriston oroitzapen polita zen hau niretzat. Beti gogoratzen diren horietakoa. Esan nion seguru oroitzen jarraituko dudala ez?…
– Bai horixe. Hau zu zea orduan? Eta emakumea amona. Ongi zaintzen zintuen ezta. Elkarrekin asko egoten zineten.
– Bai ( ederra une goxo haiek eta amona gogoratzea) Zenbat maite nuen orduan. Ederra oroitzapena.

Gero hilabete gutxirekin hil zen nire adin bereko lengusuaren heriotza argitzeko eskatu zidan. Nik ez nekien gehiegi eta izekoi galdetzeko proposatu zidan.

Kontuak kontu, agurtzeko ordua iritxi zen. Beti bezala penatxuarekin. Gehiago nahi. Baina ….. besarkada bat eta berriro irribarre batekin agurtu ginen. Ebakuntza bezperan idazteko eskatu eta konektatuko zela eta ondoren ba genuen hitzordua.

Sekulako ondo joan zen dena, bai ebakuntza baita errekuperazioa ere. Hortza oso politak, denak harrituta niregandik hasita. Ze natural geratu zaizkidan eta inongo arazorik ez. Jaten zoragarri eta ea orain eta hemendik aurrera dena ongi murtxikatu eta hortzak erakusten ditudan.

Lan honekin nire familiako istorioan garbiketa energetiko ederra egin dut. Eta nire hiru Semeengan ere eragina izango du.

Eskerrik asko Joxe Mari behar nuen bultzada emateagatik eta prozesu guztian hor izateagatik.

Besarkada haundi bat.

 

2016 / 12 / 04

Gaizkane
Onena opa dizut ekin diozun bide berrian.

B

adira urte asko, lehenengoz Joxe Marirengana joan nintzela ta orduantxetik pertsona oso esanguratsua da nire bizitzan eta nire inguruan. Ez daukat hitzik berak egin duen guztia azaltzeko ezta eskertzeko. Momentu onetan eta txarrenetan beti dago hor.
Berak hitz egiterakoan hobeto aitzeko (ulertzeko) erabiltzen dituen adibideak, hain jakintsuak eta hain egiak dira… Mundua ikusteko ikuspuntua aldatzen dizula eta horrek, bizitzako egunerokotasunean oso baliagarria eta ezinbestekoak iruditzen zaizkit gaur egun. Txikitatik horrela hezituz gero … zenbat komeri aurreztuko genituzke.

Sesio bukaeran ematen dituen besarkada indartsuak eta era berean, goxoak, indarrak ematen dizkigu aurrera jarraitzeko eta energia positiboz betetzen gara.
Eskerrik asko egiten duzun lanagatik eta zu zaren bezalakoa izateagatik.

 

2017 / 02 / 13

Irati